maxresdefault(1).jpg

ZURE TALDEKOAK GARA

2019/01/17 - Besteak
Kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderen laguntzarekin, kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua aurkeztu dute. ‘Zure taldekoak gara’ goiburua erabilita, aipatutako problematika ekiditeko biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei laguntza ematea du xede. Nazioarte mailan egindako azken ikerketek aditzera eman dutenez, kirol arloan sexu jazarpena %3 eta %52 bitartekoa da herrialdearen eta erabilitako metodología eta definizioen arabera. Edozein kirolarik sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenekin lotutako egoerei aurre egiteko beharra eduki dezake, baina gehienetan neskatoak eta emakumeak, nazioarte mailan lehiatzen diren gazteak, LGTB taldearen barruan dauden atletak eta aniztasun funtzionala duten kirolariak izaten dira biktimak. Horiez gain, beste estamentu batzuetako emakumeek ere paira ditzazkete horrelako egoerak, esaterako entrenatzaileek, epaileek, teknikariek, zuzendariek eta sektoreko beste profesionalek. Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu: Telefonoz (ahotsa eta whatsapp): 688671000 Posta elektronikoz: zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako webgunean erabiltzaileek informazioa azkar jasotzeko aukera izango dute: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara

Erantsitako artxiboak

Argazki galeria

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store