foto dipu.jpg

Arabako Futbol Federazioak Gurekin BAT programa jarriko du abian

2023/01/12 - Besteak
Arabako kuadrilla guztiak zeharkatuko ditu proiektuak, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du.

Arabako Futbol Federazioak, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin eta Apdemaren, Down Araba-Isabel Orbe elkartearen, Arabako Kirol Egokituaren Federazioaren, Arabako Autismo Elkartearen, Kulunkaren, Tel Euskadiren, Talurren, Arabarneeren, Aspasorren eta Azirkarteren lankidetzarekin, proiektu bat jarri du abian futbol inklusiboan aukerak sortu ahal izateko, prestakuntza eta sentsibilizazio programa baten bidez, futbolaren ingurunea eraldatzen laguntzeko, erantzunkidetasun eta elkartasun balioak sustatuz.

Arabako lurralde historikoan haur batzuek ohiko futbolean parte har dezakete (inklusiboa), gazte askok futbol eskola egokituetan parte hartzen dute, baina pertsona askok, beren zailtasunak eta inguruneko oztopoak direla eta, ezin dute kirol hori egin.

Horregatik guztiagatik, lankidetza proiektu bat abian jarri nahi dugu, Arabako lurralde osora zuzendua, desgaitasuna duten pertsonek parte hartze handiagoa izan dezaten kirol horretan. Proiektua klub konbentzionalen eskutik eta Arabako kuadrilla bakoitzean gauzatu nahi da.

Programak aukera ematen du gizarteari kolektibo horren errealitatea ikusarazteko, gazteenak pertsona horiek dituzten zailtasunen inguruan sentsibilizatzeko eta futboleko eta areto futboleko klubetako teknikariekin dibertsitate funtzionalari buruzko prestakuntza bat egin ahal izateko.

Beraz, gure lana hainbat kolektibori helarazi nahi izan diegu, kasu honetan, gure probintziako kirol klubei, gure inguruko gazteen garapen pertsonalean eragiteko eta dibertsitate funtzionala duten gazteak gizarteratzen laguntzeko onuragarria izan daitekeela uste dugun sentsibilizazio lan bat egiteko. Aldi berean, eta gure jarduerak probintzia osoan egin ahal izango direla aprobetxatuz, Arabako kuadrillak gizarteari ezagutzera emango zaizkio.

1- Programaren jarduera nagusia

  • Arabako kuadrilletako futbol klub batzuekin aurten esperientzia pilotu gisa garatu nahi da "Geu ere bai!" programa, eskakizun bakar batekin: klub horiek haur edo kadete adineko taldeak izatea eta jarduera programan elkarlanean arituko diren teknikariak Federazioaren esku jartzea.
  • Programaren funtsa bikoitza da: Alde batetik, klubeko teknikariei prestakuntza ematea, gure gazteen artean aurki ditzakegun desgaitasunen berri izan dezaten, eta kolektibo horrekin jarduera fisikoak egitean nola jardun jakin dezaten. Bestetik, entrenamenduak egitea aukeratutako kategoriako talde bakoitzarekin (haurrak edo kadeteak), berezitasun batekin: desgaitasuna duten pertsonak entrenamendu horietan sartzea, klubeko jokalariak eta desgaitasuna duten pertsona horiek zenbait taldetan nahastuz.
  • Entrenamenduetan diseinatutako egitekoak Arabako federazioak berak jarritako entrenatzaileek eta hezitzaileek prestatzen eta zuzentzen dituzte, parte hartzen duen klubeko entrenatzaileen laguntzarekin.

2- Programaren sekuentziazioa

  • Klub batek programan parte hartu nahi duenean, abian jartzen den lehen urratsa honako hauek xeheki azaltzea da: programaren helburuak, denboraren banaketa eta parte hartuko duten klubeko taldeekin erabiliko den metodologia. Lehenengo saioa klubeko entrenatzaileekin eta buruekin egingo da. Saio horretan, prestakuntza emateko egunak eta orduak eta entrenamendu egunak planifikatzen dira, ondoren garatzeko.
  • Entrenamendua egingo den astean, desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten espezialistek zuzendutako prestakuntzak egingo dira. Prestakuntza horietan entrenamendu saioetan landuko diren edukien berri emango da.
  • Azkenik, eta entrenamendu saioak amaitu ondoren, beste prestakuntza saio bat egingo da, gogoetarako, parte hartu nahi duten taldekideekin, entrenatzaileekin eta buruekin. Saio horretan, taldeko jokalarien eta entrenatzaileen ekarpenetatik atera diren alderdiak jorratuko dira.

3- Saioen kronograma

-Urtarrila: Gasteizko Kuadrilla / Urtarrilaren 22an, Adurtzabalen (10:00etatik 13:00etara)

-Otsaila: Otsailaren 26an, Laudion (Ellakuri) (10:00etatik 13:00etara)

-Martxoa: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla / Martxoaren 19an, Guardian (10:00etatik 13:00etara)

-Apirila: Gorbeialdeko Kuadrilla / Apirilaren 23an, Murgian (Zuiako zelaia) (10:00etatik 13:00etara)

-Maiatza: Añanako Kuadrilla / Maiatzaren 7an Langraiz Okan (10:00etatik 13:00etara)

              Arabako Lautadako Kuadrilla / Maiatzaren 28an, Agurainen (10:00etatik 13:00etara)

-Ekaina: Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla / Ekainaren 11n, Kanpezun (10:00etatik 13:00etara)

Erantsitako artxiboak

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store