Eskola kirolari bai FEdERAZIOAK(1).jpg

EUSKADIKO LURRALDE- FEDERAZIOEN KOMUNIKATUA

2022/01/13 - Eskola kirola
Euskadiko futbol federazioek eskola-kirolari berrekitea eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko eskatu duenez, Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-federazioek adierazten dute ez daudela ados neurri horrekin; izan
ere, berriz gazteenen kirol jarduerari eragiten dio eta era guztietako ondorio negatiboak dakartza.
Pandemia lazgarri honetan zehar, futbol afizionatuak, afizionatu mailako kirol guztiek bezala,
gizarteak berarengandik espero duena ematen jakin du, osasun agintarien gomendioak betetzeko
orduan atsedenik gabe lan eginez, protokoloak martxan jarriz oraindik erakundeek argitaratu ez
dituztenean, bere jabetzakoak ez diren instalazioen segurtasunean inbertituz, eta gazteak
pandemiari aurre egiteko arauak zorrotz betetzeko beharraz kontzientziatuz.
Jarrera horrek kirol jarduera giro seguruan garatzea ahalbidetu digu, eta milaka futbolari federatuk
hilabeteak daramatzate beren kirolaz gozatzen, inolako ondorio negatiborik antzeman gabe.
Ulergaitza da eskola kirolean eragitea; gainera, behin baino gehiagotan gertatu den bezala,
horrelako neurriak hartu dituen autonomia erkidego bakarra da. Euskadiko herritarrak garen
aldetik, onartezina da gainerako autonomia erkidegoetako edozein haurrek entrenamenduekin eta
lehiaketekin kirola egin ahal izatea, murrizketa hori jasaten duten bakarrak garen bitartean. Bien
bitartean, baimenduta daude pilaketak eragin ditzakeen espazio itxietako jarduera batzuk.
Horregatik guztiagatik, uste dugu Eusko Jaurlaritzak onartu behar duela neurri horrek ez duela
inolako onurarik osasun egoera hobetzeko, aditu askok aurreko egunetan adierazi duten bezala, eta
Aldundiei berehala eskatu behar diela eskola kirolaren programari eusteko, inolako aldaketarik
gabe.
2022ko urtarrilaren 13a

Itzuli

Emaitzak

 beste txapelketen emaitzak
*Behin-behineko emaitzak gorriz
Google Play App Store